Seriesland nazioarteko jaialdi eta merkatu liderra da eduki digitalen sustapenean. Gure jaialdiak esperientzia paregabea eskaintzen du: proiekzioak, hitzaldi espezializatuak, ekitaldi presentzialak zein birtualak, ikus-entzunezkoen aurrerapen abangoardistenak aztertuz, puntako teknologiatik hasi eta adimen artifizial eta errealitate birtualeraino, formatu digital eta berritzaileetatik igaroz, hala nola serie digitalak, proiektu interaktiboak, VR, transmedia, webdocs, podcast, youtuberrak, influencers, branded content, eta hainbat formatu misto eta diziplinarteko. Doako eta publikoari irekitako jardueren bidez, digitalizazioa eta teknologia berriak sustatu nahi ditugu, Bilbo eta Bizkaia sormenaren eta formatu digital berrien berritasunen erreferentzia bihurtuz, bideomakerren eta formatu berrienen maitaleen bilgunea ezarriz. Bidaiatu edukien etorkizunera, etorri gure hamargarren ediziora eta gozatu gurekin proiekzioez, mahai-inguruez, estreinaldiez eta ekitaldi esklusiboez. Gainera, gure ekitaldia jasangarriagoa egin nahi dugu, aurrez aurre bidaiatzerik ez baduzu, streaming bidezko eduki ugariz gozatzeko aukera izango duzu gure metaversoaren eta zuzeneko twitch-aren bidez.

a
a
Scroll to Top