Hiru friki betiko tabernara doaz, lanetik irten ondoren, nagusiei buruz gaizki-esaka aritzea, zinemaz hitz egitera, eta zientzia-fikzioaren inguruan amets egitera. Bat-batean, gobernuak erabateko konfinamendua dekretatzen du, erabat hilgarria den pandemia baten ondorioz.
Eta nola jakin gabe, denboran atzera eta aurrera eramango dituen abentura batean sartuko dira. Hiru lagunak beraiek uste baino askoz gutxiago dakite espazio-denboraren inguruko legeei buruz, eta, ondorioz, gizartea suntsitu dezakete.
Hiru lagun konfinatuta geratu dira taberna batean, eta denbora nola pasatu pentsatzen hasiko dira.
Mutilak erretzen hasiko dira denbora-pasa moduan, amaitzerakoan, zerbait bitxia gertatu delaz konturatuko dira.
Despentsatik ateratzean, ohartuko dira zerbait aldatu dela. Denboran zehar bidaiatu dute, aholku garrantzitsuak kontuan edukiko dituzte?
Mutilek nor demontre diren pertsona bitxi horiek ikusi nahi dute, eta nonbaitetik ezagutzen dituztela konturatuko dira. Markinesek zerbait berezia egin beharko du arazo horretatik ateratzeko.
Mutilek ez dakite nola bueltatu haien denborara, eta plan bat trazatu beharko dute.
Zerbait ahaztuko dute beste denboran. Baina aldatu ote dezake horrek zerbait?
Beste denborako pertsona batek albiste oso garrantzitsu bat emango die. Jakinaraziko die zer gertatu zen haiek denboran saltoka ari ziren bitartean.
Neska arraro batek azalduko die nola konpondu sortu dituzten akatsak.